Malecon futbol zelaiko tribunako teilatua eraberritzeari ekingo dio Muskizko Udalak, eta horretarako, 35.000 euro inbertituko dira.
Orain dagoen estalkiko xafla metalikoak kaltetuta daude, hori dela eta, Muskizko Udalak aldatu egingo ditu, haizeak eta eguraldi kaskarraren bestelako fenomenoek eragin ditzaketen arriskuak saihesteko. Xafla mehe berria instalatuko da, izan ere, eraikin irekia izanik, ez du isolamendurik izan behar, Eusko Jaurlaritzako Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Arloak emandako segurtasun gomendioei jarraiki. Berriztatze lan hauen epeak Juventud Deportiva Somorrostro taldearekin adostuko dira. Hala ere, futbol denboraldia bukatu eta gero, udako hilabeteetan, lanak abiarazi ahal izatea espero da.
Berriztatze honetaz gain, azken urteotan beste lan batzuk ere egin dira Malecon zelaiko irisgarritasuna eta instalazioak hobetzeko asmoz: belar artifiziala berritu da, belar naturaleko zelaiko ureztatzea aldatu da, futbol zelaietara sartzeko bideak hobetu dira, aldagelak eraberritu dira, eta horretaz gain, aldageletan segurtasun babesak eta erauzketa eta aireztapen sistemak instalatu dira.
![]() |
Muskizko Udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.