viernes, 5 de abril de 2019

Muskizko Udalak lidergorako eta pertsonen kudeaketarako trebetasunak eskuratzeko programa abiaraziko du

Muskizko Udalak begiraleentzako, entrenatzaileentzako, eta gizarteko, kiroleko zein heziketako langileentzako prestakuntza programa antolatu du, lidergorako trebetasunak eskuratu, taldean lan egiteko balioak sustatu eta gaitasun sozialak eraiki ditzaten. Apirilean izango diren prestakuntza saio hauen helburua herriko gizarte eta kirol sarea sendotzeko tresnak eskaintzea da.

Muskizko gizarte eta kirol sarea ugaria da, eta herriko klubek eta beren ordezkariek ardura handiak hartzen dituzte. Gizarte edo kirol jarduera bat kudeatzeak esfortzu handia eskatzen du. Pertsonekin lan egiteak, eta, batik bat, adingabeekin lan egiteak ardura berezia eskatzen du, euren heziketari eta motibazioari dagokienez. Horregatik Kultura eta Kirol Sailak lan horretan lagundu nahi du, gaitasun horiek hobetu ahal izateko prestakuntza eskainiz.

Egoera praktikoen bitartez bloke telematiko desberdinak aztertuko dira, parte hartzaileen kezka diren arloak landuz, eta beste partaideengan guztiei eragiten dieten arazoak partekatuz eta aitortuz. Hortik aparte, programa honetan landutako edukiak sustatuko dira, baita talde lana ere.

Programa honen bidez, komunikatzeko, prestatzeko eta entzuteko zenbait gaitasun eskuratuko dira; erreakzionatu ordez jarduten ikasiko da, eta arnas ematea eta motibazioa sustatuko dira, bai eta gatazka eta estres egoeren aurreko autokontrola, barne behaketa eta taldeko kide izateko sentimendua ere.



Muskizko udalaren logoa.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes