miércoles, 20 de marzo de 2019

Muskizko Udalak pertsona nagusien etxebizitzetan suteen aurkako segurtasuna indartu du

Muskizen bizi diren pertsona nagusiei suteak ekiditeko zerbitzua eskaintzen jarraituko du Udalak. Gaur egun, herriko 163 etxebizitzatan erabiltzen da zerbitzu hau, alegia, iaz baino 13 etxebizitza gehiagotan. Aurten, kea detektatzeko gailuak beste 30 etxebizitzetan instalatuko dira.

Sistema honek oso emaitza onak jaso ditu eta doakoa da. Etxebizitzetan kea detektatzeko gailuak instalatzen dira eta etxebizitzetatik irteteko krokisak ere egiten dira, pertsona nagusien segurtasuna hobetzeko eta euren inguru hurbilenean autonomia handiagoa izan dezaten.

Orotara, 11.900 euro/urteko (BEZa barne)aurrekontua bideratuko da bakarrik edo pertsona nagusiekin bizi diren, eta suteak sufritzeko arriskua duen, kolektibo horren segurtasunerako. Horretarako, etxebizitzaren inguru fisikoarekin lotutako azterketa egingo da; gas, galdara, aireztatze, berogailu eta abarretako instalazio okerrek su iturririk eragin dezaketen ikuskatuko da; ke detektagailuak instalatuko dira; eta horretaz gain, pertsona nagusiak beren autonomia eta kognizioari, zentzumenei eta mugikortasunari dagokionez izandako galerak baloratuko dira, bai eta bestelako premia sozialei dagokien balorazioa egin ere.



Logo del ayuntamiento de Muskiz

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes