viernes, 1 de marzo de 2019

Muskiz, Inauterietarako prest

Bihar, martxoak 2, Inauteriak izango dira Muskizen. Mozorrotutako herritar zein kuadrilen jaitsiera eta Meatzari plazan izango den diskoteka osatuko dute aurtengo egitaraua.

Muskizko aratusteetako ekitaldiak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira. Ordu horretan mozorro jaitsiera hasiko da herriko geltokitik abiatuta. Sarietan 1.530 euro banatuko dira. Inauterietako sari banaketa Meatzari plazan, 18:00etan, izango den diskotekaren baitan egingo da; euria egiten baldin badu, Udal Frontoian izango da, jaitsiera bukatu eta gero.

Lehiaketan parte hartu nahi duten 10 pertsona baino gehiagoko taldeek aurretik izena eman beharko dute Muskizko Gaztegunean; 10 kide baino gutxiagoko taldeen kasuan eta lehiaketa indibidualaren kasuan, ez da izenik eman behar. Talde bakoitzari zenbaki bana emango zaio; jaitsieran zehar zenbaki hori ikusgai eraman beharko dute taldeek, eta antolatzaileek egokitutako hurrenkeran jaitsi beharko dute. Muskizko Emakumeen Elkarteko eta antolakuntzako kideek osatuko dute epaimahaia, eta mozorroaren originaltasuna, lanketa eta ibilbideko bizitasuna baloratuko dituzte.

Antolakuntzak parte-hartzaileei gogorarazi nahi die jaitsieran tamaina handiko ibilgailurik erabili nahi izanez gero, kanpoaldean behar bezala aparkatuta utzi beharko dituztela, beste pertsona eta ibilgailuei bidea oztopatu gabe. Gainera, debekatuta dago jaitsieran animalia handiak eramatea (zaldiak eta abar).


Muskizko Inauterien kartela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes