viernes, 29 de marzo de 2019

Muskizko La Rigada auzoko Kultura Etxeko eraberritze lanak amaitu dira

Muskizko La Rigada auzoko Kultura Etxea eraberritzeko lanak amaitu ditu Muskizko Udalak. Hobekuntza lanez gainera, eraikineko hainbat zatitan mantentze lanak ere egin dira, urteak eragindako kalteak konpontzeko. Obra hau egiteko 45.000 eta 50.000 euro arteko aurrekontua izan da.

Excavaciones Bitram herriko enpresaren bitartez, hainbat hobekuntza lan egin dira: beheko solairuan dauden sei leiho handiak aldatzea, ate nagusia eta biltegiko atea ordezkatzea, sartzeko aldapa eraikitzea eta komuna irisgarritasunera egokitzea. Horretaz gain, kanpoko horma margotu da, eta eraikinaren barrualdean ere zenbait konponketa egin dira.


 La Rigadako Kultura Etxea. Argazkia: www.muskiz.org.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes