miércoles, 27 de marzo de 2019

III. Euskal Jaia Galdamesen

Galdamesek bere Euskal Jaiaren hirugarren edizioa izango du datorren apirilaren 6an, euskara eta euskal folklorea sustatzeko xedez.

Goizeko 10:30etatik aurrera, Atxuriaga parkean, artisautza eta nekazaritza‐produktuen azoka egongo da. Hogei standetik gora izango dira eta, besteak beste, ogia, euskal pastela, likoreak, pateak, gozokiak, gozogintzako produktuak, zeramika eta bitxiak erosteko aukera egongo da.

Aurten, berritasun gisa, Enkarterriko billano txakurren topaketa ere egingo da, eta Euskal artzain txakurra protagonista izango da EAT txapelketan, baita artzaintzan hasteari buruzko hitzaldian eta Discs dog erakustaldian ere (txakur‐trebeziak eta frisbee jaurtiketa).

Egun osoan zehar txikientzako ekintzak antolatuko dira: puzgarriak eta talo‐tailerra, baita baratze bertikalen, kandela eta xaboi tailerrak ere. Gainera, hirugarren edizio honetan euskal dantzek, herri‐abestiek eta euskarazko erromeriak sustatuko dute euskal folklorea.

Txosnek eta herri‐bazkariak aparteko giroa ere emango diote Galdamesko Atxuriaga parkeri.



Galdamesko Euskal Jaia

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes