viernes, 22 de febrero de 2019

Ortze tabernako emakida egiteko deialdi publikoa

Muskizko Udalak deialdi publikoa ireki du Ortzeko emakida esleitzeko. Taberna hau Meatzari plazan dago kokatuta eta herrian euskara bultzatzea du helburu.

Orain arteko emakidadunak ez du Ortzerekin jarraituko, beraz, berau abiarazteko interesa duten guztiek euren eskaintza aurkeztu ahalko dute otsailean.

Klausula ekonomiko-administratiboetan hainbat baldintza jasotzen dira; beste batzuen artean, lokalean lan egiten duten pertsonek euskaraz hitz egitea; eta horretaz gain, kontratazioari begira, euskara eta euskal kultura sustatzea eta bere erabilera bultzatzen duten ekintzak garatzea. Urteko gutxieneko lizitazio kanona 500 €/hileko da (BEZ kanpo). Era berean, Ortze ustiatzeko epearen iraunaldia bi urtekoa izango da, hala ere, bi urteko epe hori urtero luzatu ahal izango da, gehienez ere, lau urteraino.

Gogoratu beharra dago, gainera, lokal honek Meatzari plazako 25 metro karratuko terrazaren erabilera barne hartzen duela.


Logo del ayuntamiento de Muskiz

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes