martes, 11 de diciembre de 2018

Startup berrientzako 2019ko programen eta zerbitzuen eskaintza aurkeztu du Aldundiak

Bizkaiko Foru Aldundiak Beaz-en bidezko programa eta zerbitzuen eskaintza aurkeztu die lurraldeko ekintzaile berriei. Ibilbidea startup-ei etapa guztietan laguntzeko diseinatuta dago, enpresa moduan eratu aurretik hasi eta hazkuntza eta nazioarteratze faseetara iritsi arte. Erreminten eta bitartekoen katalogoa da, app berri baten bidez irisgarritasun errazagoa izango duena. Aplikazioa www.info.beaz.bizkaia.eus helbidean eskura daiteke.
Estrategia honen ardatzean pertsona ekintzaileak daude; eta horren barruan Ekintzailetzako Nazioarteko Zentroaren sorrera proiektatu da. Proiektu hori ezinezkoa zatekeen azken urte hauetan lurraldeari ekosistema sendoa zuzkitzeko egin den ahaleginik gabe. Bizkaiak ekintzailetza-ekosistema sendoa daukala nabarmendu dute Foru Aldunditik, era askotako laguntzak biltzen dituena: enpresa berritzaileak sortzekoak eta finantzatzekoak; azelerazio-zerbitzuak; mentoring deritzana eta berrikuntza irekiko ekimenak.
Zuzeneko laguntza ekonomikoak baino askoz balio handiagoa duen zerbait eskaini gura da. Startup-etan inbertitzea Bizkaiko enpresa eta berrikuntza sarean inbertitzea dela diote foru erakundetik: “inbertsio errentagarria da maila guztietan, sozialean eta ekonomikoan”.
2013 eta 2017 urte artean 223 startup sortu dira Bizkaian. Gaur egun horietatik 199 daude funtzionatzen; beraz, bizirauten dutenen indizea altua da, %89,2koa. Startup horiek duten batez besteko fakturazioa 367.800 eurokoa da eta batez beste 4,7 enplegu sortzen dituzte. Aldundiak 11.591.297 euro inbertitu ditu diru-laguntzetan. Horrek esan nahi du diru-laguntzak, batez beste, 51.978 eurokoak direla enpresa berri bakoitzeko. Eraginari dagokionez, 2017an laguntzak jaso zituzten enpresen datuak kontuan hartuta, inbertitu zen milioi euro bakoitzeko fakturazioan dagoen atzera-eraginkortasuna 12,27 milioi eurokoa izan zen.

2013 eta 2017 urte bitartean 223 startup sortu ziren Bizkaian.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes