Osatekeko Administrazio Kontseiluak sozietate publiko horretarako euskararen erabilera normalizatzeko lehen plan berezia onartu du. Planaren helburua Osateken euskararen ahozko eta idatzizko erabilera normalizatzea lortzeko aurrerapauso irmoak ematea da; horrela, batetik, arreta euskaraz jaso nahi duten erabiltzaileen hizkuntza-eskakizunak bermatuko dira eta, bestetik, euskara, gaztelaniarekin batera, lan-hizkuntza izango da sozietate publiko honetan eta administrazio publiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan.
Osatek, Osasun Sailaren menpeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da. 1992. urtean jaio zen irudiaren bidezko diagnostikoan Estatuko erreferentzia bilakatzeko eta osasun arloko antolakuntzaren eredu bihurtzeko asmoz.
Lehen plana hiru printzipio osagarritan oinarritzen da: pazienteen hizkuntza-eskubideak errespetatzea; Osatekek ematen duen zerbitzuaren kalitatea hobetzea; eta progresibitatea. Horiek oinarri hartuta, zenbait helburu zehatz zehazten ditu eta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak VI. plangintza-aldirako ezarritako irizpide orokorrekin bat etorriz, besteak beste planaren indarraldia amaitzean, 2022ko abenduan, Osatekek ahozko eta idatzizko harremanetan pazienteen hizkuntza eskubideak % 100ean errespetatu eta bermatzea. Osakidetzaren kasuan, euren plazako hizkuntza-eskakizuna betetzen duten langileen kopurua azken hamabost urtean seikoiztu egin da, lehen % 7,6 ziren eta, orain, % 46,6.
Osatek, bere 25 urteotan, pertsonen eta euren osasunaren zerbitzura jarritako teknologiaren paradigma bilakatu da. Mende laurden honetan, Osatekek 1.500.000 paziente ingururen erresonantzia magnetikoaren bidezko diagnostikorako lagundu du, eta, hori dela eta, Euskadi erreferente bilakatu da irudi bidezko diagnostikoaren eremuan.
Hasi zenetik, Eusko Jaurlaritzak Osatek tresna berrienez eta goi-mailako teknologiaz hornitzeko apustua egin zuen; horien bidez. Osatek aitzindaria izan da erresonantzia magnetikoaren aplikazio berriak martxan jartzen, besteak beste, 3D angiografia kontrastatua, kolangiopankreatografia edo garuneko perfusioa. Hogeita bost urteotan, aurrerapenak txertatzen joan da: gero eta kalitate hobea eta denbora laburragoan eskuratzeko irudiak. Horrek diagnostiko hobea izatea dakar, eta, aldi berean, patologiak goizago detektatzen dira, gaixotasun neurodegeneratiboak, esaterako, edo tumoreen diagnostiko goiztiarra eta jarraipena zehatzagoa da.
Gaur egun, Osatekek 16 ekipo ditu, 9 lekutan banatuta: 2 Araban — Txagorritxu eta Santiago—; 4 Bizkaian —Bilbo, Galdakao, Areeta eta Urduliz— eta 3 Gipuzkoan —Donostia, Zumarraga eta Eibar—. Horrela, 16 makinetatik, 13 ospitale-zentroetan daude, bi anbulatorio-zentroetan eta bat ospitaleko kanpo-kontsultetan.
![]() |
Osatek Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.