miércoles, 5 de diciembre de 2018

Muskizko Ikastolako kirol pistetako batean estalkia eraikitzeko lanak hasi dira

Aste honetan, Muskizko Udalak herriko Ikastolako kirol pistetako batean estalkia eraikitzeko lanak abiatu ditu, umeek jolaserako, aisialdirako eta beste ekintza askotarako gunea izan dezaten, eguraldi txarretik babestuz.

Gainera, aisialdirako beste gune bat ere izango dute herritarrek, eskola orduetatik kanpo hainbat ekimen bideratu ahalko baitira bertan. Hortaz, erabilera bikoitzeko esparrua izango da.

Dagoeneko hasi dira, orotara, 1.325 m2-ko azalera izango duen estalkia eraikitzeko lanak, eta sektoreka banatu da Ikastola, obretako guneak bereizteko eta eskola umeen eta ikastolako langileen segurtasuna bermatzeko. Ildo beretik, Gabonetako oporretatik hurbil egingo dira zimendatze-lanak eta pisu gehien duten beharrak.

Egitura metalikoa Muskizko Ikastolara urtarrilaren 8an iristea espero da, eta egitura metaliko hori muntatzeko lanak otsailaren azken astean bukatzea aurreikusi da.

Esan beharra dago, Muskizko Ikastolako arkitektura ildoarekin bat etorriko dela ipiniko den estalkiaren egitura, eta horretaz gain, argiztatze propioa izango du, epe luzerako eraginkortasuna lehenetsiko da, eta eraikuntza iraunkorra izango da.


Muskizko Ikastola

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes