Neurbi azterlana bizkaitarrek lurraldeari buruz zer iritzi duten jakiteko egiten da, eta horren baitan elkarrizketa egin zaien bizkaitarren artean, hamarretik seik adierazi dute euren kezka nagusia langabezia dela; 2017an, berriz, hamarretik zazpik izan zuten iritzi hori. Hala ere, gaur egun, handiagoa da Bizkaiko egoera ekonomikoan dagoen konfiantza: elkarrizketatuen %42,8ren ustez egoera ekonomikoak hobera egin du: 2017an hala pentsatzen zutenek baino %5,5 gehiagok hala irizten diote. Bizkaiko egungo egoera ekonomikoak 6,10 puntu jaso ditu 10 puntutik. Eta Bizkaian gaur egungo enpleguaren egoerari buruzko balorazioa hobea da iazkoaren aldean; hain zuzen, 5,6 puntu jaso ditu (10 punturen gainean), batez beste.
Bizkaiaren etorkizun ekonomikoa begi onez ikusten da. Gainera, elkarrizketatuen %45,9ren aburuz, egoera hobea izango da datorren urtean. %11,4k bakarrik uste dute okerrera egingo duela. Ia erdiek pentsatzen dute enplegua lortzeko aukera gehiago egongo dela; hamarretik batek baino ez du uste enplegu-tasak txarrera egingo duela.
Bizkaitarren kezken mapa beste arlo hauek osatzen dute: immigrazioa (%10,4), segurtasun eza eta delinkuentzia (%8,1), etxebizitza (%5,1), pentsioak (%4,8), gizarte-zerbitzuak urriak diren ustea (%4,3), desberdintasun soziala eta pobrezia (%2,9), soldata duinak eta kalitatezkoak izango ote diren-eta sortutako kezka (%2,6) eta krisialdi ekonomikoa (%2,5)
Herritarrek Bizkaiko Foru Aldundiari buruz egiten duten balorazioa islatzen da azterlanean. Hamar elkarrizketatutik zazpik kudeaketa ona edo oso ona dela diote. Ondorioz, bizkaitarrek 7 puntuko kalifikazioa eman diote arlo horri. %22,5en iritziz kudeaketa halamoduzkoa da, eta %3,7k txarra (%2,6) edo oso txarra (%1,1) dela uste dute. Bizkaitarrek Aldundiaren kudeaketan duten konfiantzak 6,83ko batezbestekoa lortu du.
Aldundiak betetzen dituen eginkizunei buruz ere galdetu zaie bizkaitarrei: gizarte-ekintzaren eta gizarte-zerbitzuen eremua oraindik ere lehentasunezkoa da elkarrizketatuen %20,7ren esanetan; haren ondoren, sustapen ekonomikoari eta enpleguari lotutako alderdiak daude — ekonomiaren eta enpleguaren sustapena, garapen ekonomikoa, industria-sektorearentzako laguntzak eta Bizkaiaren irudia bultzatzea—. Alderdiok, batuta, %16,4k aipatu dituzte. Aurten, nabarmendu beharrekoak dira Espainiako 2018ko Itzuliaren etapa, San Mamesen egindako errugbi finalak eta MTV musika-sariak. Hiru ekitaldi horien berri izan dute elkarrizketatutako bizkaitarren %70ek, eta haiei buruzko balorazioak zazpitik gorakoak dira.
![]() |
Aldundiaren lan soziala da herritarrek gehien aipatu eta onesten dutenetakoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.