lunes, 17 de diciembre de 2018

Gora egin du bizi-itxaropenak beste behin Euskadin

Bost urtean behin egiten den Osasun Inkestaren bidez euskal herritarren osasunaren argazki antzekoa hartzen da, osasun-arretaren premiak antzematen dira eta baliabideak egokiro esleitzeko bide ematen da. Osasun Kontseiluak azken inkesta aurkeztu du, 2017ko urriaren eta 2018ko maiatzaren bitartean etxez etxe eginiko elkarrizketen bidez egindakoa; 5.302 etxetakoa. Guztira, 12.071 pertsonari egin zaie inkesta. Parte-hartzea ona izan da; zehazki, % 79koa.
Bizi-itxaropenak ia urtebete egin du gora 2013tik gizonetan eta 80,3 urtekoa da, Europan baino bi puntu handiagoa. Nabarmenena da desgaitasunik gabe bizi izandako urteen gorakadari esker gertatu dela; lehen 69,3koa zen eta, orain, 70,1ekoa. Emakumeetan ia ez da egon aldaketarik bizi-itxaropenean; lehen 86,4koa zen eta, orain, 86,5ekoa, Europan baino hiru urte handiagoa. Baina, hala ere, gorakada txikia antzeman da desgaitasunarekin bizi izandako urte-kopuruan, 2013an baino 0,4 gehiago.
2018an, gizonen %87k eta emakumeen %82k euren osasuna ona edo oso ona dela uste dute, Europako batez bestekoa baino %15 eta %16 gehiagok, hurrenez hurren. 2013arekin alderatuta, osasun onak gora egin du bi sexuetan —lau puntu gizonen kasuan eta bost emakumeetan—. Maila sozioekonomikoak behera egin ahala gutxitu egiten da antzemandako osasun ona.
Buru osasuneko arazoen prebalentziak behera egin du, %40 gizonetan eta %32 emakumeetan, 2013aren aldean. Gizonen %9k eta emakumeen %17k depresio edo antsietate-sintomak ditu. Ingurune baztertuetan bizi diren pertsonek sintoma horiek izateko ia hiru aldiz aukera gehiago dituzte. Bizi-kalitatean eragina duten osasun arazo ohikoena mina eta/edo ondoeza da; gizonen %24an du eragina eta emakumeen %33an. Ondoren, antsietateak edo depresioak, mugikortasun-arazoek edo eguneroko jarduerak egiteko zailtasunek
Gizonen %42k eta emakumeen %46k dio gaixotasun kronikoren bat duela. Arrisku kardiobaskularren faktoreen egonkortasuna antzeman da. Gizonen %9k eta emakumeen %11k jardueraren muga kronikoren bat du. Tasa horrek ez dakar funtsezko desberdintasunik 2013aren aldean.
Tabakismoa etengabe ari da behera egiten azken urteotan. Gizonen %20k eta emakumeen %14k erretzeko ohitura du, eta aldea handia da gizarte-ingurunearen arabera. Klase altuenetan, gizonen %12 erretzailea da, maila sozioekonomiko baxueneko %30en aldean. Emakumeetan ez da aldaketa handirik izan. Estatuan, gizonen %26k eta %19k erre ohi du, eta, Europan, %22k eta %15ek.
Murriztu egin da ohiko edaletzat jotzen den pertsona-kopurua, alegia, gutxienez astean behin edaten duen pertsona-kopurua. Gizonen %56k eta emakumeen %35ek egiten du, 2013an baino ehuneko zazpi eta bi puntu gutxiagok, hurrenez hurren. Gizonen %14k eta emakumeen %11k obesitatea dute; proportzio horrek behera egin du pixka bat emakumeetan, eta mantendu gizonetan. Estatuan, obesitate-tasa %18koa da gizonetan eta %17 emakumeetan; eta, Europan, %16koa gizonetan eta %15ekoa emakumeetan.
Azkenik, gizonen %93k eta emakumeen %91k esan du pozik daudela Euskadiko osasun-zerbitzuekin. Osasun-sistemaren aldeko iritzia duen biztanle-kopuruak gora egin du, bi puntu.

Batez ere gizonezkoetan hazi da bizi-itxaropena.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes