Muskizko Udalaren Gizarte Ekintza Sailak udalerrian eskaintzen diren eta auzotarren eskura dauden zerbitzu guztiak bildu ditu gida batean.
Gida berri honekin, udalerriko bizilagun guztiengana informazioa helaraztea dute helburu, herritarrek informazioaren berri izateko eta informazio hori erabiltzeko. Horretaz gain, Muskiz Lagunkoia proiektuko helburuetako bat ere bada. Udalak hainbat hilabetez lan egin du katalogo hau sortzeko eta arreta bereziz zaindu da koordinazio lana, arlo honetako zerbitzuetako benetako mamia islatu ahal izateko.
Muskizko Udaleko Gizarte Zerbitzuak adierazgarriak dira eta Gizarte Ekintza Saila nabarmentzen da giza-talde babesgabeenak babesten dituelako, bazterketa egoerak saihestuz eta norbanakoen autonomia sustatuz. Hortik aparte, gida honek ondo jasotzen duenez, hamaika programa ditu Udalak, haurrentzat, gazteentzat, helduentzat eta nagusientzat. Gainera, Udaleko Gizarte Zerbitzuek, era batean edo bestean, muskiztar guztiei laguntzen diete.
Ildo beretik, Gizarte Zerbitzuek euren langileak dauzkate, bai eta hainbat alorretan berezitutako enpresa sarea ere (emakumeak, gizarte inklusioa, pertsona nagusiak, eta autonomiaren sustapena).
Aste honetan buzoneatuko den gidan honetan, beharrezko informazio osoa aurkitu ahalko dute auzotarrek, bai eta bizilagunen eskura dauden zerbitzu guztiak ere, alegia: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, horrelakorik behar duten bizilagun guztientzako laguntza eta zerbitzuak eskaintzen dituena, besteak beste, sustapena, prebentzioa, harrera eta koordinazioa, egoera desberdinen aurrean; Orientazio eta Harrera Psikosozialeko Zerbitzua; Zainduz; Ikasgune; Adikzioak Prebenitzeko Zerbitzua; Pertsona Nagusientzako Jantokia; Aisialdi eta Familientzako Atseden Zentroa; Pertsona Nagusientzako Ekintza Komunitarioetako Zerbitzua; Autonomia Sustatzeko Zerbitzua; Etxebizitzetako Suteak Prebenitzeko Udal Zerbitzua; Pertsona Nagusien Udal Behatokia; eskailera mugikorrez hornitutako Garraio Egokituko Zerbitzua; Gizarte eta Heziketako Esku-hartze Zerbitzua (EISE), Berdintasun Zerbitzua, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Sexu Heziketako Udal Plana; doako Lege Orientazioko Udal Zerbitzua; Talleres Gallarreta Meatzaldeko Eskualderako tailerra; eta Garapenean Laguntzeko Zerbitzua, zeinean Alkamar, Medicus Mundi Bizkaia eta Alez Ale elkarteekin lan egiten den, Euskal Fondoarekin hitzarmena izateaz gainera.
Horretaz gain, gida honetan, auzotarren intereseko beharrezko telefono eta helbide guztiak aurkitu ahal dira, bai eta webguneak ere, zerbitzu hauei buruzko argibide gehiago eskuratu ahal izateko.
![]() |
Logo del ayuntamiento de Muskiz |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.