Meatzaldeko Udalek AIC/Automotive Intelligence Center-era bisita gidatua antolatuko dute urtarrilaren 4an, ostirala.
Bisitaldia goizeko 9:00etan hasiko da eta 13:00etara arte iraungo du. Dohainik izango da eta guraso zein umeen gehienezko leku kopurua 30 dira. Parte hartu nahi duenak Zierbenako Kultura Etxean, Muskizko Forlanen bulegoan, Abanto-Zierbenako Gaztegunean, Ortuellako Kultura Etxean eta Trapagaraneko garapen agentzian izena eman beharko du, abenduaren 28a baino lehen.
Bisitaldi hau TEKNOGAZTE 4.0 proiektuaren barruan dago, Meatzaldeko Udalen (Abanto-Zierbena, Muskiz, Zierbena, Trapagaran eta Ortuella,) eta Meatzaldeko Behargintza garapenerako agentziaren ekimena, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa duena. Eskualdeko ikasleen bokazio tekniko eta teknologikoak sustatzea du helburu, industria eta teknologiaren arlora gerturatzeko. Horrez gain, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasunean sakontzea bilatzen du, emakumeen presentzia ekoizpen industrian sustatuz, ordezkaritza gutxiago duten lanpostu eta lanetan.
AIC/Automotive Intelligence Center, Bizkaiko Foru Aldundiak, Amorebieta-Etxano eta Ermuako Udalek, automobilgintza sektoreko puntako enpresa talde batek eta Euskadiko ACICAE-Automozio Klusterrak sustatutako fundazioa da. Automobilgintza Zentroaren egituran, ezagutza, prestakuntza, teknologia eta industria garapenerako jarduerak biltzen dira, sektore honen lehiakortasuna hobetzeko asmoz.
![]() |
Bisitaldiaren kartela |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.