jueves, 29 de noviembre de 2018

V. Antonio Trueba ipuin leihaketa

Gurguxa Kultur Elkarteak, Alén Elkarteak eta Galdameseko eta Sopuertako Udalek V. Antonio Trueba Ipuin Lehiaketa antolatu dute, idazlearen omenez.

Idazlea Montellanon jaio zen, Galdamesen, eta Sopuertako Santa Gadean pasa zuen haurtzaroa. Enkarterriekin lotura handia zuenez, garai hartako paisaien erretratuak egin zituen eta Enkarterriko inguruetan inspiratutako ipuin mordoa argitaratu. Hori dela eta, lehiaketa hau antolatzen hasi ziren, eta ezinbesteko baldintza da ipuinak Enkarterriko lekuren batean girotzea.

Abenduaren 16ra arte aurkeztu daitezke ipuinak, euskaraz zein gaztelaniaz. Parte‐hartzaile bakoitzak nahi adina ipuin aurkeztu ditzake, baina bakoitza modu independientean. Gehienez 10 orrialdeko ipuinak izango dira: Arial 12 hizkia, tarte bikoitza eta marrazkirik gabe. Ipuinak honako helbide honetara bidali beharko dira: gurguxa@hotmail.com. Mezuan, ipuina aurkezten duen pertsonaren izena, helbidea eta harremanetarako telefono‐zenbakia zehaztuko dira.

Sariak 200 eurokoak izango dira, euskarako zein gaztelaniako kategorietarako. Gainera, 100 euroko sari berezia izango da, Enkarterriko partaideek idatzitako ipuin onenarentzat. Sari‐banaketa abenduaren 24an izango da, Ogi Egunean, Galdameseko San Pedro plazan.

Ipuin sarituak 2018. urteko lehenengo seihilekoan argitaratuko dira, epaimahaiak aukeratzen dituen beste ipuin batzuekin batera.


Leihaketaren kartela

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes