jueves, 8 de noviembre de 2018

Umore Denboraldia bueltan da Meatzari Aretoan

Muskizko Udaleko Kultura Sailak prest dauka Umore Denboraldiberria, azaroaren 17rako (larunbata), azaroaren 24rako (larunbata) eta abenduaren 1erako (larunbata). “Esto no es lo que me esperaba”, “Lo mejor de Yllana” eta “El Chef” obrek irribarrealapurtuko diete Meatzari Aretora hurbiltzen diren auzotar eta bisitariei.

Ikuskizun hauetarako sarrera bakoitzaren prezioa 10 eta 18 euroartekoa da, eta hiru saioak 19:30etan hasiko dira. Aurreko denboraldietan bezalaxe, ikus-entzuleen eskura 35 euroko abonua atera du Muskizko Udalak, hiru saioetara sartu ahal izateko. Abonu honekin azaroaren 10ean (larunbata) Sun Magoaren ikuskizunaz ere gozatu ahal izango da.

Azaroaren 17an (larunbata), 19:30ean, “Esto no me lo esperaba”lanaren txanda izango da, hausnarketa ironiko eta dibertigarria, geure bizitzan daukagun paperari buruzkoa. Azaroaren 24an (larunbata), Gorka Mínguezek hartuko du lekukoa, “El Chef”izeneko antzezlanarekin. Sukaldaritzari buruzko masterclass bat da, zeinean zapore eta usainak frustrazioekin, oroitzapenekin eta sekula bete ez ziren itxaropenekin nahasten diren. Gastronomiaren eta komediaren arteko bidea.

Bestalde, abenduko lehenengo larunbatean “Lo mejor de Yllana”iritsiko da Meatzarira. Show horretan momentu handiak birpasatzen ditu konpainiak, euren ibilbideko lehenengo 25 urteetako ikuskizunetako sketch-ik onenak.



Muskizko Umore Denboraldia.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes