viernes, 23 de noviembre de 2018

Laguntzeko gogoa duen jendea bilatzen du Muskizek

Laguntzeko gogoa duten pertsonak bilatzeko kanpaina atera du Muskizko Udalak, udalerriko Babes Zibileko taldea handitzeko asmoz. Horretarako, herriko udalak triptikoa banatuko du udalerriko etxebizitzetan, Babes Zibileko boluntarioa izateko behar den profila eta aurrera eraman beharko liratezkeen egitekoak azaltzeko helburuz. Hala ere, entzuteko gai izatea eta ezagutzak partekatzeko prest dagoen pertsona izatea da ezinbestekoena.

Batik bat, prebentzioarekin eta koordinazioarekin loturik daude Muskizko Babes Zibileko eta boluntario izateko funtzioak. Hau da, hondamendi edo ezbehar publikoa gerta ez dadin, eskura dauden baliabide guztiak koordinatzea eta kudeatzea da helburua, Udaleko ekitaldietan, metereologia baldintza kaskarrak dauden momentu horietan edo bestelako egoeretan. Hondamendirik gertatuz gero, baliabide eta bitarteko guztiak koordinatu behar dira, berau kontrolatu ahal izateko beharrezko neurriak planifikatuz, horrela, espero ez diren gertaera hauek ahalik eta kalte txikiena egin dezaten.

Boluntario izateko eta babeserako talde honetako kide izateko baldintzak hauek dira: 16 eta 65 urte artean izatea, taldeak aurrera eramaten dituen zerbitzuekin lotutako zigor aurrekaririk ez izatea, epai irmoa dela bide jarduera publikorako ezgaitua ez izatea, egin beharreko lanak aurrera ateratzeko gogoa izatea, eta elkarrizketa pertsonala eta doakoa den hasierako prestakuntza fasea gainditzea.

Interesa duten pertsona guztiek triptikoan agertzen den fitxa beharrezko datuekin bete eta Udaletxean utzi beharko dute, Muskizko Babes Zibilerako. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero 946706000 telefonora deitu edo babeszibila@muskiz.com helbidera idatzi.


Logo del ayuntamiento de Muskiz

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes