lunes, 19 de noviembre de 2018

Gorantz doa Lanbide Heziketako matrikulazioa

Lanbide Heziketa goraldian dago, nahiz eta testuinguru ekonomikoak bestelakorik pentsatzeko aukera eman. Oro har, %3,5eko hazkundea izan du matrikulatan, 42.353 ikasleko kopurura arte. Hauen artean %55ek zerbitzuekin loturiko zikloen aldeko hautua egin dute, eta %45ek industrialen aldekoa. Ziklo industrialen aukera egin duten nesken kopuruak %14,6 egin du gora (1.549 ikasletik 1.776ra). Igoera honekin, ziklo industrialetan dauden ikasle guztien %10 dira emakumeak. Nesken portzentaia hori %53,51koa da Lanbide Heziketako ikaslego guztia aintzat hartuz gero. Hizkuntza ereduei dagokienez, matrikulazio datuek erakusten dute lorgarria dela 2020an Lanbide Heziketako ikasleen erdiek ikasketak euskaraz egin ahal izateko helburua. Matrikulazioen bilakaerak %22,4ko igoera erakusten du B ereduan, eta %6,3koa D ereduan. A ereduak nagusi izaten jarraitzen du, baina %1,7 jaitsi da.
Lanbide Heziketa Dualari dagokionez, 2.295 ikasle ari dira aurten ikasketak eredu horretan burutzen —aurreko ikasturtean 1.913 ziren—, prestakuntza mota honetan parte hartzen duten 1.434 enpresen bidez —aurreko ikasturtean 1.122 enpresa ziren—. Lanbide Heziketa Duala 97 ikastetxetan eskaintzen da (iazko kopuru berbera). Prestakuntza Dualean ari diren ikasleen artean, 10etik 8 Goi Mailako Heziketa Zikloetan ari dira, eta %19,5 Erdi Mailako Graduetakoak dira. Formazio onak eragin zuzena du ikasleen prestakuntza egokian, eta ondorioz, lan munduan txertatze maila hobea da. Horrela, Lanbide Heziketa Dualean aritu diren ikasleek enpleagagarritasun maila altua dute. 2017-2018 ikasturteko datuak aintzat hartuz, ikasle hauetatik %96,2k ikasketak amaitu eta hurrengo egunean izan zuten lan kontratua.
Aurreko urteetan legez prestakuntza dualean parte hartu duten enpresek, Lanbide Heziketako ikastetxeek zein ikasleek iritzia eman dute, euren asebetetze maila ebaluatu duen inkesta baten bidez. Ikasleek, 8,1eko batez besteko nota eman diote esperientziari, eta bereziki balorazio ona egin diote enpresan zuzen-zuzenean burutzen den lanaren bidez ezagutza jasotzeko aukera izateari (8,6 puntu). Lanbide Heziketako ikastetxeek, 8,4ko batez besteko nota emanda, ikasleen lanbide-konpetentziak ebaluatu ahal izateko jaso duten formazioa baloratu dute gehien (8,5), eta baita enpresako tutorearekin izan duten harremana eta komunikazioa ere (8,8). Enpresek berriz, euren asebetetze maila 8,6 punturekin baloratu dute. Lanbide Heziketa Dualaz balorazio bikaina egiten dute oro har (8,8); eta are hobea da erantzuna hurrengo ikasturtean programa dualeko ikasleren bat berriro hartuko ote luketen galdetzean.

Ikasleak, ikastetxeak eta enpresak pozik daude Lanbide Heziketaren emaitzekin.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes