Muskizen instalatu da Bizkaian jarriko diren Bizkaibuseko hamazazpi markesina berrietako lehena. El Cruceron instalatutako modelo berri hau gardenagoa da, ingurumenarekiko adeitsuagoa eta irisgarriagoa mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
Instalatu berri den markesina berri eta esklusibo honek 1,5 metroko luzera duten hiru modulu dauzka. Orain arte egon direnak baino gardenagoa da, inguruan eta barruan gertatzen dena ikusi ahal izateko, eta diseinu moderno eta gaurkotuagoa dauka. Horretaz gain, azken muturreraino zaintzen du argiztatzea, arriskutsua izan daitekeen itzal gunerik edo “gune beltzik” ez sortzeko.
Markesina mota honek, gainera, berrikuntzak ere badauzka, besteren artean, dimentsio gehiagoko babes iskiatiko bat, albo batean ainguratuta, eta gurpildun aulkientzako gune seinaleztatua; bankuek, gainera, beso-euskarriak dauzkate, erabiltzen dituztenen erosotasunerako.
Nabarmendu beharreko beste alderdi batzuk ere badauzka markesina berriak, izan ere, ingurumenarekiko adeitsuagoak dira, ehuneko ehunean birziklagarriak diren materialez eginda baitaude eta kontsumo gutxiko led motako lanparak baitauzkate. Bukatzeko, ura husteko sistema ere hobetu da, metalezko egituran sartuta dago eta oharkabean pasatzen da erreten baten bitartez.
![]() |
Logo del ayuntamiento de Muskiz |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.