lunes, 8 de octubre de 2018

Petronor, 50 eta gehiago


Petronor, 50 eta gehiago

Berrogeita hamar urte dira Petronor errefineria sortu zela. Ez dira Euskal Herrian asko, 50 urte dituzten enpresak eta, are gutxiago, era batez zein bestez, inguruko sei mila lagunentzako besteko lana eragiten dutenak. 

Oro har, Euskal Herrian ez ditugu enpresa handiak askorik maite. Nahiz eurak lanposturik gehien sortarazi, soldatarik altuenak ordaindu eta inguruko merkatuari gehien erosi. Esaterako Petronorrek, hilero, 10 milioiko erosketak egiten dizkie euskal enpresei.

Petronor, enpresa bizkaitarra baino zerbait gehiago da. Petronorren jarduerak 750 milioi euro ordaintzen dizkio urtero, zergatan, Bizkaiko Foru Aldundiari; baina kopuru horren %70 Eusko Jaurkaritzari luzatzen zaio: 525 milioi euro.

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen ia hiru laurden “gastu sozialtzat” jotzen denez, honek esan nahi du Petronorrek bi milioi euro jartzen dituela egunero, astelehenetik ostiralera, euskal hiritar guztion Osakidetza, Hezkuntza, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta antzerakoak ordaindu ahal izateko.

Zenbaitek besterik uste izan arren, azken urteotan etxeko lanak ondoen egin dituen sektorea industria da. Europar ingurumenak gaur egun pendiente duen asignatura trafikoa da, mugikortasuna.

Europako punturik beltzenak ez daude polígono industrialetan, trafikoz jositako hiriburuetan baino. Europako makinarik kutsakorrenak ez dira industriak, autoak eta hegazkinak baizik.

Ez dezagun gero geure burua engainatu. Zikinena ez da gasolina egitea. Kutsakorrena da, gasolina erretzea. Eta gasolina-erretze hori ez dute industriek egiten, gizabanakoek baizik. Guk geuk. Zuk eta biok. Eskolara, lanera, futbolera, mendira edo hondartzara joateko autoa hartzen dugunok. Eta hegazkina, oporretan joateko. Noaindik, Hondarribitik, Forondatik eta Loiutik zeruratzen diren hegazkinek Petronorrek egindako gasolina daramate.

Gaur jaioko diren euskal haurrak hogei urte barru Europara aterako direnean Erasmus egitera, gasolinadun hegazkinetan joango dira. Izan ere, euskal erronka ez da hogei urte barruko euskal hegaldiek gasolina behar izango duten ala ez, behar izango duten gasolina hori… Petronorrek jarraituko ote duen egiten ala ez baino.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes