martes, 2 de octubre de 2018

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kideek hiru hilabeteko lanaldia amaitu dute

Udako hiru hiletan zehar egoera larrian dauden herrien garapenerako lankidetza lanak egiten jardun ondoren, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako ehun gazte inguru Euskadira itzuli dira, % 70 emakumeak. Besteak beste, Peru, Mexiko, Kolonbia, Ekuador, Bolivia, Guatemala, Honduras, Haiti, Senegal, Kamerun, Mozanbike, Filipinak eta Indian ibili dira. Zehazki 99 gaztek parte hartu dute, 700 hautagairen artean aukeratuak izan ondoren, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren 26. edizioan.
Nabarmentzekoa izan da euskal gazteen parte-hartzea hezkuntza-lanen sustapenean, osasuna sustatzeko eginkizunetan, haur-irakaskuntzan, emakumeen ahalduntzean eta horiek ikusaraztean, energia eta ingurumen-ingeniaritzan, gizarte-zientzietan, komunikazioan eta ikus-entzunezko teknologian, musika-ikasketetan eta enpresa-kudeaketan, beste hainbaten artean.
Eusko Jaurlaritzak babestutako laguntza-proiektuak antolatzen dituzten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak honako hauek dira: Hermanas Pasionistas, Serso San Viator de Euskal Herria, Foro Rural Mundial, Fundación Ayuda Más, Xenofobiaren Aurka Taldea, Berdinak gara, Solidaridad Internacional, Haurralde Fundación, Fundación Jóvenes y Desarrollo, Arquitectos sin Fronteras, Fundación Benito Menni, Medicus Mundi Bizkaia, Ayuda en Acción, Hegoaizia, Asociación Africanista Manuel Iradier, Taupadak, Mozambique sur, Juan Ciudad Fundazioa GGKE eta Fundación Jóvenes y Desarrollo.
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak helburutzat du Euskadiko gazteak hego-hemisferioko herrialdeetan garapenerako lankidetzan jarduteko ekintzetan sentsibilizatzea eta euskal gazteengan herrien eta gizarteen arteko elkartasunaren kultura sustatzea. Urrian, taldeak, asteburu oso batez, Arabako Barriako aterpetxean parte hartuko du eginiko lanen ebaluazioan, Garapenerako Gobernuz Kanpoko hogei Erakunde sustatzaileekin batera; eta bertan, ideiak eta ekarpenak egingo dira, etorkizuneko ekinaldietarako.

Lankidetzak sentsibilizazio zereginean eragitea du helburutzat programak.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes