sábado, 20 de octubre de 2018

Badator BIME, udazkenetako musika jaialdi nagusia

Urria musika ekitaldi handiz beteta dator Bizkaian eta, hala, 26an eta 27an BIME Live jaialdia egingo da Bilboko BEC aretoan. Aphex Twin, MGMT, Editors eta Four Tet ariko dira, beste askoren artean. BIME Pro programako buruak MTVren sortzailea eta musikaren arloan itzal handiena duten emakumeetan hirugarrena izango dira. Bizkaia Music Experience deritzanak (BIME) bi zati ditu: BIME Pro, musikaren eta sormenaren industriaren arloko profesionalen ekitaldia, urriaren 24an bertan hasiko dena; eta BIME Live jaialdia, 26an eta 27an egingo dena. Azken honetan Aphex Twin, MGMT, Editors, Four Tet eta beste asko ariko dira.
Berriz ere ‘Gaua’ atala izango da BIME Livek dantzan egiteko musika onenari eskainiko diona; eta aurten Errusiako musika elektronikoaren erregina izango da nagusi, Nina Kraviz. Eta esparru berria egongo da: Goxo. Klub txikia jaialdi handi baten barruan. Gozoa, beroa, sexya, underground-a izan nahi duena, antolatzaileen arabera. Gaur egun ospe betean dabiltzan hiri-soinuen bilgunea. Trap-a, hip hop-a, reggaeton-a, R&B-a izango dira jaun eta jabe. Yung Beef, Florentino, Steve Lean eta Flaca bezalako puntako artistek gaur egungo doinu berri eta interesgarrienak eramango dituzte hara.
BIME Pro izenekoari dagokionez, munduko musikaren industriako mailako goreneko bi pertsonak emango diote aparteko amaiera hitzaldi-programari. Batetik, John Lack ariko da, MTV bideoklip-kate ezagunaren sortzailea; eta bestetik, Vanessa Reed, PRS Foundation-en CEO dena eta munduko musikaren arloko iritzi-buruzagi entzutetsuenetakoa. Biei esker orain arte izan diren edizoetatik handietakoa izango da aurtengoa. John Lack lehenengoz izango da Bilbon; eta lehenengo aldiz bilduko dira biak industriarentzat hain garrantzitsua den ekitaldi honetan. Bi adituok erreferentzia izango dira mundu osotik hainbat jardueratan parte hartzeko etorriko diren profesionalentzat; eta profesional bakoitzak bere ikuspegia plazaratuko du. Lack esperientziaren ahotsa izango da eta Reed-ek bere indarra eta inspirazioa erakutsiko dizkie bertaratzen direnei.

Urriaren 24tik 27ra bitartean egingo dira BIMEren ekitaldiak.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes