![]() |
Bayona zinegilea eta Jurassic Park |
Zine-artea Parisen sortu zen XIX. mendean eta, ondotik, berriz, zine-industria, New York-en, XX. mendearen hasieran. Arte eta industria horiek, elkarrekin, erakarri zuten gero, XX. mendearen bigarren partean, ikus-efektu berezien teknologia eta, XXI. mendearen hasieran, lantzean behin eta une jakinekoetan moldatu beharreko efektuak ez ezik, baita film osoan zehar erabili beharrekoak ere. Hau da, honezkero kontua ez da efektu berezidun filma ikustea; orain, filma osoa dateke etengabeko efektu bat.
Egoerak, inguruak, egiturak, ereduak, koloreak, testurak… egungo hainbat zine-ekoizpenetan ikus-efektu bereziak ez dira errealitatez kanpoko irudiak lortzeko lanabes teknologikoak soilik, film guztian zehar erabiltzeko oinarrizko laguntza-tresneria baizik.
Gaur egun, hasi eta buka, dena izan daiteke, nolabait, etengabeko ikus-efektu berezi bat. Muga, harako marra gorria, ikusentzulearen begiek sumatu dezaketen (sasi)errealitatearen eta fantasiaren arteko arraia baino ez da.
Kontraesana ematen duen arren, teknologia sekulako gailurrera heldu den honetan, garrantzitsuena ez da haren ahalez baliatzea, baizik-eta sormena, diseinua, ilustrazioa, irudia eta marrazkigintza menderatzen dituzten artisten ekarpena lortzea. Paradoxa bada ere, gero eta teknologia gehiago… azkenean artistaren magalean amaitu behar izateko.
Eta, are gehiago, zinegintza helburutzat zuten ikus-efektuen emaitzak ez dira zine-ekoizpenean ahituko. Aitzitik, inoiz imajinatu ez ziren arlo eta jardunbideetan zehar barreiatuko dira berandu baino lehen, denetariko segurtasun neurri eta kontrol-sistemetan zein energia sektorean, adibidez.
Petronorren eta Tecnaliaren laguntzapean, gai hauek eta gehiago aztertu ziren igande goizean Tabakaleran, Zinemaldia & Technology deritzon jardunaldietan non, besteak beste, J.A. Bayona zuzendariak sarrerako hitzaldia eskaini zuen.

0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.