miércoles, 5 de septiembre de 2018

Muskizek 36.800 euro bideratu ditu herriko hezkuntza zentroetako mantentze lanetarako


Muskizko Udalak 36.800 euro inbertitu ditu herriko hiru hezkuntza zentrotako mantentze lanetan. Bertan, berogailuak aldatu eta gelak margotu dira, bestelako mantentze lanak egiteaz gainera.

Muskizko Ikastolan, Muskizko BHI zentroan eta Cantarrana Eskolan egin beharreko mantentze lanak udako hilabeteetan burutu dira. Cantarrana Eskolaren kasuan igeltserotza lanak egin dira, gelak margotu dira, 2 urteko haurrentzako gela egokitu da eta berogailuak ipini dira. Horretaz gain, sarreran sasiak kendu eta bertako lorategia txukundu da. Hobekuntza hauen zenbateko osoa 18.240 eurokoa izan da.

Muskiz BHI zentroan mantentze lanak egin dira entxufe eta berogailuetan, hainbat gela margotu dira eta argia ipini da sarreran. Muskizko institutura, orotara, 5.100 euro bideratu dira. Ikastolari dagokionez 13.460 euroko inbertsioa egin da eta bertan hainbat hobekuntza garatu dira: igeltserotza lanak, gimnasioko zutabeetako babesgarriak konpondu eta aldatu, berogailuak ere aldatu eta bestelako hainbat konponketa.


Muskizek 36.800 euro bideratu ditu herriko hezkuntza zentroetako mantentze lanetarako

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes