jueves, 27 de septiembre de 2018

Itsaslurrek itxita jarraituko du

Itsaslur pasalekua

Muskizko Udalak itxita mantenduko du Itsaslur. Egiten ari den ikerketak argitu duenez, pasealekuan kaltetuta dauden 200 metro horietan lur jausiak izateko arriskua dago, hortaz, ezpondak finkatu behar dira eta bertan egin beharreko lanek 200.000 euroko kostua izango lukete.

Hobekuntza hauek egiteko abiarazi den ikerketaren azken emaitzak ezagutu arte, Itsaslur pasealekua itxita egongo da. Inguru honetan paseatu nahi dutenei bide alternatibotik joateko eskatzen die Udalak, une honetan Itsaslur arriskutsua izan baitaiteke. Bide alternatibo hori Muskizko Udaleko webgunean adierazita dago, eta Kobaronetik edo Pobeñatik egiten da, Campomar/ Las Pozas izeneko auzoraino igota.

Gogoratu behar da balio turistiko handiko gune bihurtu dela Itsaslur pasealekua Muskizko udalerrirako, naturari dagokionez balio handia duelako, eta Donejakue bideko parte delako. Horretaz gain, interes handiko bide naturala ere bada. Aurten Kobaron eta El Pobaleko burdinola uztartu dira, 12 kilometroko ibai pasealekuaren bidez.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes