miércoles, 12 de septiembre de 2018

Igandean XXXVI. Nekazaritza Azoka izango da Muskizen


Muskizko Nekazaritza Azoka


Igandean, irailak 16, XXXVI. Nekazaritza Azoka izango da Muskizen. Bizkaiko nekazaritzako produktuak, Txakolin sari nagusia, zaldi lehiaketa eta bertako abereen erakusketak izango dira.

Muskizko Nekazaritza Azokako bisitariek 70 stand baino gehiago ikusi ahal izango dituzte, besteren artean, gazta, fruta, barazkiak, eztia, hestebeteak, ogia, opilak, kontserbak, gaztak eta nekazaritzako makinak. Abeltzainek arraza desberdinetako zaldi, behi, ardi eta ahuntzak ekarriko dituzte San Juan plazara. Horretaz gain, Fernandez Terreros Harategiak txekor bat erreko du, bere 110. urteurrena dela eta.

Nolanahi ere, beharbada, Txakolin Sari nagusira aurkeztu ahalko diren txakolin upeltegiek bereganatuko dute arretarik handiena nekazaritza eta abeltzaintza festa honetan.

Guztira, 84 ardi eta behi eta 18 ahuntzek hartuko dute parte Muskizko Azokako abereen erakusketan. Zaldi lehiaketari helduta, orotara, 31 animaliak eman dute izena; eta 4 asto ere ikusi ahalko dira San Juan plazan.

Aurten hainbat berrikuntza izango dira Muskizko Azokan, besteak beste, adoptatzeko zakurren erakusketa, Zaunk zentroaren eskutik, paseoak zaldiz kuadrilateroaren barruan eta Boloak Katxete erara modalitateko karrejo baten erreprodukzioa, 90 urteetara arte San Juan plazan egon zena bezalakoa, Trueba Dokumentazio Zentroaren eskutik.

Beti bezala, Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaz gainera, Aukeren eta Tokiko Merkataritzaren Sustapenaren XI. Azoka izango da, San Juan plazako pilotalekuan. Hainbat stand izango dira bertan eta etortzen diren guzti horiek askotariko produktuak erosi ahal izango dituzte, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes