miércoles, 26 de septiembre de 2018

Euskaraldian izena emateko epea zabaldu da

Euskaraldian parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago. Irailaren 20tik aurrera euskara praktikan jarri nahi duten herritarrek hizkuntza ohiturak astintzea helburu duen ariketa sozialean ekiteko izena eman dezakete. Horretarako propio prestatutako webgunea baliatu ahal izango dute, bertan baitago izen-emate formularioa. Parte hartzeko, belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko da. Azaroaren 23ra arte webgune orokorrean zein herriz herri jarriko diren postu eta lekuetan eman ahal izango da izena.
www.euskaraldia.eus webgunean zuzenean euren datuak utzi ahal izango dituzte herritarrek; gero, azaroaren hasieran, aukeratutako rolaren txapa jasotzeko herrietan. Herriz herri ere izen-emateko postuak jarriko dituzte, eskuorrien bitartez edo ordenagailuetan herritarrek izena eman dezaten. Eta entitate sustatzaileek ere egingo dute parte hartuko dutenen izenak biltzeko lana euren lantegi guztietan.
Aurrerantzean Euskaraldiak doinu propioa izango du. Euskaraldiko kanta aurkeztu eta entzun da lehen aldiz. Las Tea Party, La Basuk eta Ines Osinagak ondutako kantak Maddalen Arzallus bertsolariaren kolaborazioa izan du. Musikaren lau ardatz ezberdinetan hazi diren ibilbide luzeko lau sortzaileek egindako lanaren fruitu da abestia. Lau ardatz ditu abestiak: bertsotik, soinu tradizionaletik, rap-etik eta elektronikaren baliabide digitaletatik edaten du. Lau sortzaileak eremu soziolinguistiko ezberdinetan sortutakoak dira eta harreman ezberdina izan dute euskararekin.
Aurrerantzean, Euskal Herri osoko belarriprest eta ahobiziek izena eman dezaten, milaka postu eta informazio gune jarriko dira ehunka herritan. Izen-ematearen inguruan informazioa eskaintzeaz gain, prestakuntza saioak ere emango dira 11 egun horietan zehar nola jokatu jakiteko. Urriaren 3an Bilbon bilduko dira prestatzaile izango direnak formazioa jasotzeko; eta urriaren 6an Burlatan izango da hitzordua bertsua egiteko.
Ahobizi izateko 16 urte baino gehiago izan behar dira, euskaraz ongi moldatu eta hamaika egunetan euskaraz egin ulertzen duten guztiekin. Izan daiteke orain arte horretan saiatu den kidea, edo hizkuntza jokaera orain aldatzea erabaki duena. Belarriprest gisa aritzeko ere 16 urte baino gehiago behar dira, eta honako edonor izan daiteke: euskaraz ongi egin baina erdaraz hitz egiten duena zenbaitekin. Nahiz eta ulertu ez duena hamaika egunez euskaraz soilik hitz egiteko ariketa egin nahi; edo ez dena prest sentitzen, adibidez, orain arte erdaraz izan dituen harremanak euskaraz izateko pausoa emateko. Euskaraz gutxi gora behera hitz egin dezakeena baina ez dena ausartzen edo euskaraz ulertzen duena baina ez dena hitz egiteko gai sentitzen.
Euskaraldia burutzearekin batera, ariketaren inguruko ikerketa egingo da. Bertan, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, batetik; eta ekimenaren eragina nolakoa eta zenbatekoa den, bestetik. Ikerketa ahalik eta zabalena izateko, Euskaraldian izena emango duten guztiek galdeketa bat jasoko dute e-postaz ekimena hasi baino hilabete lehenago. Garrantzi handikoa da ahalik eta herritar gehienek galdeketa horri erantzutea, horrek ahalbideratuko baitu, behin ekimena bukatuta, ondorio kualitatiboak eta kuantitatiboak eskuratu ahal izatea.

Parte-hartze zabala espero da Euskaraldian Euskal Herriko lurralde guztietan.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes