Bizkaiko berrogeita hamar bat gaztek Foru Aldundiaren laguntza jasoko dute, euren prestakuntza hobetu eta proiektu artistikoak Europako hainbat lekutan garatzeko, besteak beste Frantziako École Internationale eta Téatre Philippe Gaulier-en, Veronako opera-akademian (Italian). Ingalaterrako Royal Ballet Schoole-en, University of Rotterdam-en (Herbehereetan), Edinburgoko MGA-n (Eskozian), Birmingham Royal University-n (Ingalaterran) eta Alemaniako Balletschule Hamburg-en.
Estatu mailan, berriz, leku hauetara joateko aukera izango dute euren proiektuak garatzeko: Kataluniako Universitat Oberta, Madrilgo Real Conservatorio de Danza, Sevillako Fundación Cristina Hereen, Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia, Madrilgo Escuela Superior de Cinematografía ESCAC eta Deustuko Uniberstitatea, zerrenda osatzen dute beste zenbaiten artean.
Foru erakundeak 48 laguntza eta beka eman ditu arte dramatikoaren, musikaren, dantzaren, kultur kudeaketaren, arte plastikoen eta ikusmen-arteen modalitateetan, eta horretarako 252.365 euro bideratu ditu. Arte plastikoen eta ikusmen-arteen arloan, esaterako, 50.000 euro eman dira, hainbat zentrotan garatuko dituzten sormen artistikoko proiektuetarako.
Arte dramatikoaren arloan, berriz, Bizkaiko Aldundiak 63.380 euroko laguntza eman du honako ikasketa hauek egiteko: aktore-trebakuntza espezializatua eta aktore-hobekuntza, antzerki-zuzendaritza, eszenografia, luminoteknia, soinua eta jantziteria eta zinema-zuzendaritzako prestakuntza.
Beste alde batetik, 67.000 euroko laguntza bideratu da prestigio handiko atzerriko eta Espainiako ikastetxeetan musika-hobekuntzarako ikasketak egiteko. Dantzako diziplinara 67.000 euro zuzenduko ditu Bizkaiko Foru erakundeak. Kasu honetan, Aldundiaren laguntza dantza arautuan prestakuntza eta hobekuntzako ikasketak egiteko eta koreografiako prestakuntza jasotzeko izango dira. Azkenik, kultur kudeaketako profesionalen prestakuntza eta espezializaziorako 4.985 euro jarri ditu lurraldeko foru erakundeak.
![]() |
Diziplina ezberdinetara begira eman ditu diru-laguntzak Foru Aldundiak. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.