Asteburu honetan txakurren bilgune bihurtuko da Muskiz, izan ere, bertan izango dira Txakur Erakusketetako 54. Espainiako Lehiaketa eta 53. Nazioarteko Lehiaketa. Orotara, 1.600 txakur inguru elkartuko dira eta pedigria duten 220 arraza.
Errusiako, Argentinako, Estatu Batuetako, Suitzako, Alemaniako eta beste hainbat lekutako erakusketariak hurbilduko dira, bai eta Espainiako Estatu osotik ere. Inguruotan batere ohikoak ez diren arrazak ikusi ahalko dira, gainera, zuzenean emango da finalen berri, Arion izeneko YouTube kanalaren bidez.
Muskizko Udaleko arduradunen arabera, “Bizkaiko Txakur Elkarteak antolatzen duen Erakusketa hau Muskizen izatea aukera paregabea da, herriaren irudi turistikoa Europako nazioetatik zabaltzeko. Gainera, diru iturri garrantzitsua ere bada, datozen egunotan okupazio altua izango delako udalerriko hotel eta jatetxeetan”.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.