lunes, 2 de julio de 2018

Uda Gaztea Muskizen bueltan

Muskizko Udalak Uda Gaztea programari hasiera eman zion ostegunean. Uztailaren 20rarte, egunero, 7 urterainoko umeentzako hainbat ekintza antolatuko dira Meatzari Plazan.
 
Uda Gaztea umeentzat zuzendutako jarduera programa da eta herriko txikiak dibertitzea du helburu. Astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:30etara, tailerrak, ikuskizunak, gaztelu puzgarriak, uretako puzgarriak, aurpegi margoketa, apar jaiak… izango dira Muskizko Meatzari Plazan.

Horrez gainera mahai-jokoak, jostailuak, kolorazteko marrazkiak eta ipuinak ere izango dira eskuragarri txikiek bertan primeran pasatzeko.

Ekintza guztiak doakoak dira, beraz parte hartzeko ez da izenik eman behar. Epe horretan, ekainaren 28tik uztailaren 20ra bitartean, Kilkerra Haur Ludoteka zabalik egongo da, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etatik 13:30etara.

Informazio gehiago Muskizko Gaztegunean:

Telefonoa:946708037
E-posta:
gaztebulegoa@muskiz.com


Uda Gaztea Muskizen
Ekimenaren kartela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes