miércoles, 18 de julio de 2018

Muskizko Udalak udan ibilbide adierazgarriak egitera animatzen du


Udan zehar Muskizko Udalak hainbat ibilbide adierazgarri proposatuko ditu sare sozialen bidez, adin guztietako herritarrek, eta baita bisitariek ere, aukera izan dezaten inguruneaz gozatzeko eta herrian bertan ariketa egiteko. 

Ibilbideen artean herrigunean barrenako ibilaldiak nahiz mendi eta hondartza ibilbideak egongo dira. Badira ordubeteko martxak, baita luzeagoak ere; Kobaronetik El Pobaleraino iristen den 12 kilometroko bidea, adibidez, edo 42,5 kilometroko Burdinmendi Bide Berdea. Aipatzekoak dira, besteak beste, La Arena hondartzako ibai pasealekua, Itsaslur pasealekua, Montañoko igoera edo Luzero Puntako eta Melloko igoera.

Ibilbide horien bidez, herri, hondartza edota mendi inguruneak ezagutuko ahal izango dira, aldi berean balio historiko eta monumentalagatik nahiz ezaugarri turistiko eta naturalengatik adierazgarriak diren Muskizko hainbat leku bisitatuz.




Muskizko Udalak udan ibilbide adierazgarriak egitera animatzen du
Muskizko ibilbideetako bat.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes