Bizkaiko bizi-kalitatearen ingurukoak ezagutzeko, lurraldeko barometro soziala landu da aurten ere. Horren bitartez, biztanlegoaren hainbat esparruren gaineko ikuspegia eta pertzepzioa jaso gura da. Horrez gain, Foru Aldundiaren kudeaketari buruzko iritzia biltzen da, eta baita boto estimazio bat ere. Galdetu zaienen %79k uste dute Bizkaian oso ondo edo ondo bizitzen dela, iaz baino hiru puntu gehiago. Bataz beste 7,3 puntuko balorazioa jasotzen du bizi-kalitateak. Ekonomia jarduera eta enpleguaren sustapena dira aurten beste behin Bizkaiko biztanleriaren kezka nagusiak. Iaz baino neurri txikiagoan bai, baina elkarrizketatuen %69k lehen kezkatzat dauka. Iaz, %78koa zen portzentaia hori.
Delinkuentzia eta segurtasun eza (%15), errepideak, azpiegiturak eta komunikazioak (%14), pentsioak (%14), etxebizitza eta etxegabetzeak (%11) eta hezkuntza %10) dira kezka nagusiak lurraldean bizi direnen artean. Beste kezka batzuk, osasun zerbitzuak, gizarteko ezberdintasunak, inmigrazioa, politika edo zerbitzu publikoen funtzionamendua dira, besteak beste. Denak %10etik behera, dena den.
Bizkaiko gaur egungo egoera ekonomikoak 6,2 puntuko balorazioa jaso du, bataz beste. Elkarrizketatuen %45ek oso edo nahiko ondo modura jotzen du, iaz baino %9 gehiagok. Beste %45 batek, aldiz, egoera ekonomikoa ez dela ona ez txarra dio. Enpleguaren egoera da Bizkaiko biztanleen kezken ardatz nagusia. %55aren ustez, enpleguaren egoera ez da ez ona ez txarra, %20k nahiko edo oso ontzat jotzen du eta %24, ostera, ezkor agertzen dira. Orohar, ekonomiaren egoera 6,2 punturekin baloratzen da, iaz baino hobeto (5,3).
Bizkaitarrek 6,8 puntuko balorazioa ematen diote Foru Aldundiaren kudeaketari. Izan ere, %61ek oso edo nahiko modu positiboan hartzen dute. Lehentasunen zerrenda egiterakoan, %92k desgaitasun eta dependentzia egoeran dauden pertsonentzako laguntzak aipatzen ditu; eta %91k, sustapen ekonomikoa eta enplegua. Zerrenda osatzen dutenak, honakoak: emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekimenak (%86), gizarte zerbitzuak (%85), esklusio arriskuan dauden pertsonen aldeko ekimenak (%82) eta kulturaren sustapena (%81).
Garapen ekonomikoa, enplegua, enpresa eta turismoaren sustapenak eta kanpo-inbertsioak 6,7 puntuko balorazioa jasotzen dute. Baztaz besteko horretatik gorako balioespena dute nazioarteko ekitaldiek (7,2) eta Bizkaiko enpresen nazioartekotzerako laguntzek (6,9). Ekonomi sustapena eta enplegua zein enpresa berrien sorkuntzarako eta autonomo eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako laguntzek 6,3 lortzen dute.
Berdintasun eta inklusioaren esparruari dagokionean, elkarrizketatuen bataz besteko balorazioa 6,5 puntukoa da. Zehazki, 6,7 emakume eta gizonen berdintasunari dagokionean eta 6,3 esklusio egoera arriskuan dauden pertsonei zuzendutako ekimenak aintzat hartzerakoan. Azkenik, azpiegituren, errepideen eta garraioen balioespena 6,8 puntukoa da. 7,1ekoa Bizkaibusi dagokionean eta 6,6 puntukoa lurraldeko errepide eta komunikazioen mantenu eta hobekuntzei buruzkoetan.
![]() |
Hobera egin du bizkaitarrek euren bizi-kalitateaz duen balorazioak, iaz baino 3 puntu gehiago jasota. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.