miércoles, 13 de junio de 2018

Muskizko Udalak Arkazietako umeentzako jolas parkea urbanizatuko du


Muskizko Udalak Arkazietan dagoen haurrentzako jolas parkea urbanizatzeko obrei ekin die, 15.938,00 euroko (BEZ kanpo) aurrekontuaz.

Hormigoi inprimatuzko malda eraikitzea, eta umeek jolasteko gunea eta orain dagoen bidea lotu ahal izateko grafitozko eskailera-maila jartzea da haurrentzako parkean egin beharreko lana. Ondoren, pinuzko egurrez ingurua hesituko da, haga horizontalak erabiliz, parkea seguruagoa izan dadin, eta hiri altzariak ipiniko dira, besteak beste, bankuak eta paperontziak. Musilfor SL izeneko udalerriko enpresak obra hau bukatu eta gero, orain dauden haurrentzako jolasak kendu eta jolas berriago batzuk ipiniko dira, herriko txikien gozamenerako.



0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes