Muskizko Udalak Vía Chiquita-Carrascal bidea berrituko du. Orain oso kaltetuta dagoen zorua eraberrituko da eta euri urak bideratuko dira. Horretarako aurrekontuaren zenbateko osoa 234.198,21eurokoa da (BEZ barne).
Lan hauek datorren uztailean hasiko dira eta honako berrikuntzak egingo dira: orain dagoen zorua fresatu eta kenduko da, ormigoizko arroila berria ipiniko da, kaltetuta ez dauden tarteetan arroila konponduko da, eta bi tartetan bidea gehiago zabalduko da, ibilgailuak gurutzatu ahal izateko. Horrez gain, zorua aglomeratuz berrituko da, eta lur azpitik ura pasatu ahal izateko bideak eraikiko dira.
Vía Chiquita-Carrascal bidea eraberritzeko lan hauek 4 hilabete iraungo dute, gutxi gorabehera, eta hainbat fasetan egingo dira, bertako auzotarrei eta oinezkoei ahalik eta gutxien molestatzeko. Sarbide berri honek irisgarritasunarekin lotuta indarrean dagoen araudia beteko du.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.