Gallarreta Lantegiak S.L. enpresarekin duen hitzarmena luzatu du Muskizko Udalak, Muskizko hiri altzarietako mantentze-lanak, garbiketa eta konponketak egiteko.
Lan hauek egiteko, orotara, 4.500 euro bideratuko ditu hilero Muskizko Udalak, betiere dagokion hilean aurrera eraman diren lanen zerrenda aurkeztu eta gero.
Honako hauek dira Muskizko Udalak kontratatutako lanak: bankuak garbitu eta lixatzea, eta kanpoko margo metalikoa ezartzea; dauden torlojuak kendu eta burdineria herdoilgaitz berria jartzea; eta eskudelek izan ditzaketen eranskailuak kentzea. Banku bakoitzaren egoera kontuan hartuta, hilero gutxienez 15 banku konponduko dira, eta hiruhilekoetako bataz bestekoa 18 bankukoa izan beharko da gutxienez, betiere lan egiten ari den berdegune edo parkeetan auzokideek erabili ahal izateko bankuak egongo direla bermatuz.
Horretaz gain, 15 egunetik behin, Muskizko Udaleko iragarki ohol guztiak garbituko dira, epez kanpo dauden kartel zin iragarkiak eta Muskizko Udalekoak ez direnak kenduz, baita grapa, zelo eta abarrak ere.
![]() |
Argazkia: http://www.gallarreta.net/ |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.