lunes, 14 de mayo de 2018

Silvia Palumbo, Argentinatik Muskizera


Silvia Palumbo musikari argentindarrak, “Kontzertu Violeta” eskainiko du datorren ostegunean, maiatzak 17, arratsaldeko 19:00etan, Muskizko Kultura Etxeko M Aretoan.

Silvia Palumbo 1963an Argentinan jaiotako kantautorea da, artista musikala eta feminismoan hezitzaile. Bere musikak folklore argentinar eta latinoamerikarren erritmoak fusionatzen ditu eta bere kanten testuaren edukia aldarrikapen feministei lotuta dago.

Perkusioak eta hari-instrumentuak erabiltzen ditu eta gutxiago ezagutzen diren  Hego Amerikako zein Caribeko emakume sortzaileen abestiak batu eta abesten ditu, haien ekarpenak goraipatzeko.

Silvia Palumbo, Argentinatik Muskizera
Kontzertuaren kartela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes