Udako hilabeteetan, ekainaren 15etik irailaren 9ra, Sopuertan erroldatuta dauden herritarren prezio berean erabili ahalko dituzte muskiztar guztiek Sopuertako kanpoaldeko igerilekuak.
Aurreko urteetan bezala, Sopuertarekin hitzarmena erdietsi du Muskizko Udalak, muskiztarrek alboko herri honetako igerilekuez gozatu ahal izateko. Aldea Muskizko Udalak ordainduko du. Helduentzako igerilekua, haurrentzako bat eta umeentzako aisialdirako guneak daude Sopuertako instalazioetan.
Familia abonua edo indibiduala atera nahi dutenentzako soilik balioko du beherapenak eta aipatutako abonu hauek ateratzerako errolda ziurtagiria aurkeztu beharko da. Egun baterako sarreren kasuan, Sopuertan erroldatuta ez daudenen prezio bera ordaindu beharko dute muskiztarrek.
![]() |
Sopuertako Igerilekuak. Argazkia: https://es-es.facebook.com/PiscinasSopuerta/ |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.