Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinak (BPG) %3,1eko urte arteko hazkundea izan zuen aurtongo lehen hiruhilekoan. Eustaten datuen arabera, 0’8ko gehikuntza da 2017ko azken laurdenekoaren aldean; eta aurreko hiruhilekoarekiko, hamarren bat gehiagokoa. Eskaintzaren ikuspegitik, 2018ko urtarril-martxo arteko BPGren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztien bilakaera positiboan oinarritu zen, lehen sektorearenean izan ezik. Industriaren hazkundea aurreko hiruhilekoaren pareko izan zen; eta Zerbitzuetakoa, 2017ko azken hiruhilekoan baino urte arteko tasa handiagoa. Eraikuntzak, aldiz, aurreko bi hiruhilekoetan baino urte arteko hazkunde txikiagoa izan zuen. Lehen sektoreak jardun zuen makalen, iazko hiruhileko berekoa baino %5,6 gutxiago jaso baitzuen; baina, hala ere, hiruhileko artekoarekin alderatuta nabarmen egin zuen gora, %5,4 zehazki.
Urte hasiera honetan Industria sektoreak urte arteko %3,7ko hazkunde-tasa izan du, hau da, urri-abenduko bera. Urte arteko bilakaeraren datu horrek zera islatzen du: hiruhileko artekoan puntu bat jaitsi dela. Manufaktura-industria da Industriakoaren buru, eta urte arteko hazkundea osokoa baino bi hamarren gehiagokoa izan da, eta aurreko hiruhilekokoa baino bi hamarren handiagoa. Eraikuntzari begiratuta, goranzko joerari eutsi dio, nahiz eta urteko hazkunde-tasaren zenbatekoa lau hamarren jaitsi den, %2,7koa izan arte. Hiruhileko tasa, aldiz, %2,7 jaitsi da.
Dinamismorik handiena Zerbitzu sektorearena izan da urtarril-martxo bitartean eskaintzari dagokionez. Aldaera positiboak izan ditu, urte arteko datuetan zein hiruhileko artekoetan, eta jardueraren hiru azpisektoreetan. Oro har, urte arteko %3,1eko hazkundea izan du, eta %1,8koa hiruhileko tasan. Hiru azpisektoreen urte arteko hazkundea oso antzekoa izan da balioari dagokionez, nahiz eta bilakaera ezberdina izan aurreko aldiarekin alderatuta.
Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioaren sektorea da hazkunde antzekoena duena, %3,1ekoa hain zuzen, aurreko hiruhilekoan izandako zenbateko berberarekin. Gainerako Zerbitzuek —besteak beste, jarduera profesionalek, finantzek eta aseguruek— hazkunde tasa bera izan dute, baina lau hamarren hazi dira 2017ko azken laurdeneko urte arteko tasarekiko. Azkenik, Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte Zerbitzuen sektorea %2,9 hazi da, aurreko hiruhilekoko pareko tasarekin.
![]() |
Dinamismo handiena Zerbitzu sektorearena izan da. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.