2016-2017 ikasturtean zehar, orotara, 6-12 urte arteko 55 eskola umek hartu dute parte Muskizko Udaleko IKASGUNE egitasmoan. Eskolako heziketa osatzen duten hezkuntza baliabideen gabezia daukaten eta kasu batzuetan gizartean desabantaila egoeran dauden herriko 6-12 urte bitarteko umeek (Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara arte) hezkuntza prozesu egokia jaso ahal izateko eta oro har eskolako laguntza eskaintzeko gunea da zerbitzu hau.
Gizarte Ekintzako Sailaren babesaz, 2016ko irailetik 2017ko ekainaren 30era arte garatu da IKASGUNE izeneko programa hau. Eskola umeek jarrera eta balio egokiak bereganatzeko esparruak sortzea, ikasleen maila akademikoa indartzea, euskararen erabilera sustatzea, autoestimua lantzea, gizarte heziketan familiak inplikatzea lortzea, adingabeek eskolaz duten irudia berreraikitzea eta dinamiken bidez umeei aisialdiaz gozatzeko eta gizarteko beste eragile batzuekin elkar eragiteko aukera eskaintzea dira helburuak. Parte hartuko duten ikasleen fitxak jaso eta hezitzaileek adingabeen taldeen berri izan eta gero, ikasleen ezaugarrien zein beharren araberako helburuak zehazten dira.
23.000 euroko inbertsioaz, Muskizen erroldatuta dauden Lehen Hezkuntzako ikasleentzako programa da Ikasgune eta betiere talde heterogeneoak eraikitzen dira. Orotara, 55 eskola umek hartu dute parte: Cantarranako 37 ikaslek eta Ikastolako 18 haurrek. Familiekin batera egiteko ekintzei dagokienez, 46 kasu izan dira: Cantarranako 31 eta Ikastolako 15. Ildo beretik, banakako bilerak egin dira ikasturtearen hasieran eta hiru hilean behin. Horretaz gain, noizean behin familiek zuzenean hartu dute parte, eskola laguntzako saioetan.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.