miércoles, 18 de abril de 2018

Muskizko Udalak haurrentzako jarduerak sustatuko ditu hainbat auzotan

Udalerriko hainbat azotan haurrentzako jarduerak sustatuko ditu Muskizko Udalak, ekintza ludikoen bidez haurren artean ariketa fisikoa bultzatzeko asmoz. “Jolastaldia” da ekimen honen izena eta, Muskizko Udaleko Kultura eta Kirol Sailaren eskutik, jarduera ugari garatuko dira, urtean zehar ekintza gutxiago duten udalerriko gune horiek dinamizatzeko.

Haurren artean kirola sustatzeko ekintza hauek ostiraletan egingo dira, 17:00etatik 20:00etara. Txikiei begira, oinarrizko puzgarriak eta tailerrak izango dira eta 6 urtetik aurrerakoentzat, sofistikatuagoak, esaterako, demolition ball, oztopodun puzgarriak, futbolin erraldoia, baita rokodromoa ere. Zenbait egunetan pedal bidezko autoak eta hoverboard delakoak (skate elektronikoak) egongo dira.

Lehenengo jarduerak pasa den ostiralean izan ziren, udal pilotalekuan. Hasiera batean Meatzari plazan egitea aurreikusi bazen ere, eguraldi txarra tarteko, azkenean, frontoian egin zen. Bertaratu ziren umeek hainbat kirol puzgarriz gozatu ahal izan zuten. Hurrengoa apirilaren 27an izango da (ostirala), El Crucero parkean. Urtean zehar aldatu egingo da “Jolastaldia”-ren kokalekua eta Poligonoa, Magdalena / Memerea eta beste hainbat inguru bisitatuko ditu. Epe laburrera, honako data hauek itxi dira: apirilak 27, maiatzak 11 zein 25, eta ekainak 11.

Muskizko Udalak haurrentzako jarduerak sustatuko ditu hainbat auzotan
Jolastaldiaren kartela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes