Muskizko Udalak 133.000 euro inbertituko ditu jarduera kulturaletan, udalerriko auzoetako festetan eta kirol klubetan. 2018. urtean kultura eta kirol proiektu zein jarduerak garatu eta egiteak eragindako defizit ekonomikoa arintzea da diru laguntza hauen jomuga.
Kultura Sailak 75.000 euroko aurrekontua dauka, kirol egitarauak eta jarduerak laguntzeko. Urte osoko kirol programak laguntzeko, 47.000 euro bideratu dira, estatu mailako ligetan lehiatzen direnak babesteko 6.000 euroko aurrekontua dago, eta 22.000 euro, kirol proiektu eta ekintza puntualetarako. Laguntza hauek jaso ahal izateko, gutxienez, kirol talde hauetako kirolarien %50a Muskizen erroldatuta egon beharko du, deialdi honen data baino 12 hilabete lehenagotik, edo klubeko beheko mailetan aritutakoak izan beharko dira, gutxienez, duela 3 urtetik. Diruz lagundu ahal diren kontzeptuak honakoak dira: federazioko gastuak, mutuak, epaile lanak, sariak, joan-etorriak eta ostatuak, ekipamenduak, materialak, aseguruak, publizitatea, bulegoa, botikina eta lokal zein horniduretako mantentze lanak.
Kultura eta gazteriako programa eta jardueretarako 38.000 euro bideratuko dira. Kopuru horretatik 21.000 euro urte osoko programetarako izango da eta 17.000 euro diruz lagundutako erakundeen proiektu eta jarduera jakinetarako. Honako alderdi hauek lagundu ahal izango dira: materialak, hornikuntza, kontratatutako zerbitzuak, aseguruak, publizitatea, bulegoa, botikina eta lokal zein horniduretako mantentze lanak.
Beste alde batetatik, Muskizko auzoetako jaiak antolatzeko 20.000 euro daude, kontzertuak, ikuskizunak, soinuztapen lanak, materialak, hornikuntzak, zerbitzuak, publizitatea eta txosnak diruz laguntzeko.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.