2018. urterako Ekintza Plana emango du ezagutzera Muskizko Udaleko Ingurumen Sailak. Bertan, guztira, 33 konpromiso berri bildu dira. Aurreikusitako konpromiso berri hauek gehituta, orotara, azken lau urteetan 100 ekintzatara heldu da Ingurumen Sailak.
Konpromisoen artean Eskola Agenda dago, udalerriko hezkuntza zentroetako ikasleei begira. Aurtengo edizioan, udalerriko ingurunea hobetzeko hainbat jarduera egingo dira, esaterako, bertako landare ugari landatzea, Borja Liaño Muskizko alkatearekin batera foro batean parte hartzea, Barbadun ibaiko padura garbitzea, etxean ura aurrezteak duen garrantziaz kontzientziatzeko ikasle txikienentzako prestakuntza tailerrak, espezie inbaditzaile nagusiei buruzko hitzaldiak…
Hartutako konpromisoen barruan, lehenengo aldiz, hainbat jarduera eta jardunaldietan parte hartu ahal izango dute herritarrek. Egun oso batez, Ehiza, Arrantza eta Natura Azoka ospatzea (lehen goizez bakarrik izaten zen); lehenengo Txakolin Eguna; Bizikleta Eguna; Barbadun ibaiko pasealeku berrian zehar ibiltzeko familia jardunaldia; jaien arteko Liga Gastronomikoa; Sukalki lehiaketa; eta Arrantza Eskola.
Beste ekintza batzuk auzotarren segurtasunarekin eta bide publikoetako argiztatzearekin lotuta egongo dira, adibidez, udalerriko bost gune desberdinetan 30 kilometro orduko muga ezartzea, oinezkoentzako pasabideak aztertzea, parkeetako argiztatzea hobetzea, egungo argiztatzearen ordez LED motakoa ipintzea eta udalerriko zarata mapa egitea.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.