sábado, 7 de abril de 2018

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek genero-ekitatearen aldeko urratsak egin ditzaten bultzatuko du Jaurlaritzak

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak urratsak egingo ditu Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKE) eurei dagozkienetan genero-ekitatearen aldeko programak sustatzeko. Exekutiboak oraintsu onetsi du dekretu berria, funtzionamendu-maila guztietan egon daitezkeen genero-ezberdintasunak ezabatuko dituzten prozesu eta ekintzak —bai estrategiak zein egiturak, lan sistemak...— sustatzeko interesa duten lankidetza-erakundeentzako laguntzak arautzeko. Horiek euskal lankidetzako sektoreak berdintasunarekin duen konpromisoaren adierazle dira, 2009tik Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak euskal GGKEen barruan ekitate-ekintzak sustatzeko 30 ekimen finantzatu baititu. Prozesu hauek lankidetza-erakundeetako egiturak berdintasunaren alde egokitzeko ekintzen inguruan hausnartzea suatatzen dute, horiek abiarazteko.
Duela hiru urte, laguntza-ildoen ebaluazioa egin zen. Horietan, aktiboki parte hartu zuten Euskadiko GGKEek, Euskadiko euren Koordinakundeak eta antzeko laguntza dituztenek, Emakundek eta Foru Aldundiek. Ebaluazio horretatik ondorioztatu zen nolako garrantzia duen erakunde-aldaketarako prozesuak laguntzen jarraitzea, erakundeen barruan pentsatzeko eta jarduteko moduak aldatzeko estrategia eraginkor gisa.
Bide horretan, araudi berriak zenbait aldaketa ezartzen ditu aurrekoaren aldean. Batetik, finantza daitezkeen faseak zabaltzen dira. Aurretik, laguntzak genero-diagnostiko parte-hartzailea eta genero-ekitatearen aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzera bideratzen ziren. Orain, aldiz, GGKEek beste bi laguntza ildo izango dituzte, euren planak ezartzeko eta horien betetze maila ebaluatzeko.
Beste alde batetik, ekitatearen alde ezartzen diren prozesuak bideragarri egiteko eskakizun berriak finkatu dira. Honakoak, besteak beste: GGKEen zuzendaritza-taldeek nahitatez parte hartu behar izatea barruan sortzen diren ekitatearen aldeko taldeetan; sortutako genero-egiturak diru-laguntza prozesuaren fase guztietan mantentzeko konpromisoa; eta erakundeek ekitatearen aldeko taldeko arduradunaren soldataren zati bat laguntzen kargura jarri ahal izatea. Modu berean, GGKEek euren planetan gutxienez 'erakunde-kulturarekin' lotutako ekintza bat jaso beharko dute; hori erakundearen baitan partekatzen diren sinesmen eta balioen bilduma dela ulertu eta nabarmenduta.

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen laguntza-ildoen ebaluazioa duela bi urte egin zen.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes