lunes, 9 de abril de 2018

El Pobalek Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Eguna hainbat ekintzekin ospatuko du


Apirilaren 18an Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Eguna da eta, “Belaunaldien arteko ezagutzaren trukearen garrantzia azpimarratu nahi dugu kultura ondarearen kontserbazio eta babesaren balioak sustatzeko”  lelopean, El Pobalek hainbat ekintza prestatu ditu ospatzeko.

Apirilaren 21ean, Xabier Armendariz National Geographic aldizkariko laguntzaile eta arkeologoak 11-15 urte bitarteko ume zein gazteei zuzendutako argazki masterclassa eskainiko du Muñatones Gazteluan, 11:00etatik 13:30era. Parte hartzea doakoa da, bakarrik kamera edo mugikorra behar izango da.

Apirilaren 22an, igandea, Muñatones Gazteluan bisitaldi gidatuak izango dira, 10:30ean eta 12:00etan. Gainera, ilustrazio berria estreinatuko da: desagertutako San Martingo portuari eskainitako irudi handia, Erdi Aroan leku honen garrantzi estrategikoa azaltzeko. Ekintza hau ere doakoa da.

Apirilaren 28an, larunbata, Barbadun ibaiertzeko burdinola eta errotetatik ibilaldia antolatuko da, 10:30etik 13:30era. Oinezko ibilbide lasaia, inguruko paisaiaz eta ondareaz gozatzeko aukera ona. El Pobalen hasi eta, ibaian gora, La Ollako aparteko multzoa ikusiko da. Hemendik, Valdivianera iritsi eta jardunean dagoen eskualdeko azken errota bisitatuko da, Pablo Palacios errotariari esker. Amaitzeko, Galdameseko mahastietatik lortutako txakolinaren dastaketa! Doakoa da eta edonork hartu dezake parte.

Apirilaren 30ean, astelehena, Iparralde eta Pirinio Atlantikoko industria-ondarea ezagutzeko txangoa egongo da. La Encartada fabrika-museoak eta El Pobaleko Burdinolak antolatutako irteera da. Ona Tiss euskal ehungintza tailerra (Donapaleu) eta Salieseko gatzagak (Biarno, Pirinio Atlantikoak) bisitatuko dira. Irteera 08:30etik - 20:40ra izango da. Bilbotik irtengo da eta 50€-ko prezioa dauka pertsona bakoitzeko (busa, bisitak eta bazkaria barne). Plaza mugatuak dira.

Erreserbak egiteko 629 27 15 16 telefonora deitu edota info@elpobal.com e-postara emaila bidali.

El Pobalek Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Eguna hainbat ekintzekin ospatuko du
Ekintza programaren kartela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes