Gaikako bilketak iaz Bizkaian emandakoen berri plazaratu du Aldundiak, eta horren arabera %4,65 hazi da 2017an zehar, lurraldean hartutakoen %48,43 izateraino. Hondakindegietara eramaten diren hondakinen kopurua %2,61 jaitsi da, portzentaje hori osokoaren %16,47 izanda. Murrizketa hori Aldundiak zehaztutako helburuetako bat da. Hala, erakundeak bere buruari ezarritako lehentasunen artean zero isurketa gordina dago —hondakindegietara aurrez tratatu gabeko hondakinik ez eramatea, alegia—. Honi dagokionez, Bizkaian hondakindegietara eraman diren hondakin gordinen portzentajea %1,88koa izan da 2017an, foru erakundeak ezarritako %0ko helburutik gertu dagoena. Horrez gain, aurreko urtean %2,04 gutxitu da balorazio energetikorako hondakinen kantitatea.
Hondakin sorkuntzaren kopuru osoa hazi egin da, 637.728 tonakoa izan arte, 2016ko kopurua 605.232koa izan baitzen. Dena den, kopuru hori gaika bildutako hondakinen kopuru orokorraren hazkundea baino baxuagoa izan da: hori 37.913 tonatan geratu baita. Sortu diren hondakinen kantitate oso horretatik, 355.363 tona amaieran baztertzen den frakziokoak izan dira, gaika biltzen ez dena. Beraz, arlo horretan jaitsiera izan da 2016koarekin alderatuta eta eutsi egin zaio azken bost urteotako beheranzko joerari.
Gaikako bilketaren datuen arabera, gairik gehienen bilketak gora egin du. Tona bolumenik handiena izan duena, berriz, papera-kartoia izan da, gai horretan 84.947 tona bildu baitziren, 2016an baino 8.339 tona gehiago. Horren atzetik geratu dira beira (25.655 tona, aurreko urtean 25.355 izan zirenean), ontzi arinak (16.913 tona, aurreko urtean baino 952 gehiago) eta hondakin organikoak (8.139 tona, 2016an baino 6.613 gehiago). Azken gai horren emaitzen arabera esan daiteke konposta egiteko hondakinen gaikako bilketari dagokionez, hazkuntza %0,21ekoa izan zela, 2016ko %1,14tik 2017ko %1,37ra bitartekoa.
Aldundiaren lehentasunen artekoa da portzentaje hori gehitzea eta horretarako ahalegin handia ari da egiten: laguntzak emanda, bosgarren edukiontzia ezartzeko. Laguntza horiek 4,6 milioi eurokoak izan dira 2012tik 2017ra eta aukera eman dute dagoeneko 95 herritan edukiontzi marroia izateko. Gai organikoen bilketari emandako bultzada hau, aldi berean, joan den urtearen amaieran Lea Artibain egindako froga bezalakoekin hasi nahi da. Horren bidez gai organikoen bilketan arrain eta haragien hondakinak sartu dira, bai sukaldean erabilitakoak zein gordinak. Bestalde, Bizkaiko Garbiguneetan iaz guztira 26.632 tona jaso dira, eta 265.263 pertsonak erabili dute zerbitzua.
![]() |
Aldundiaren laguntzek aukera eman dute Bizkaiko 95 herritan edukiontzi marroia jartzeko. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.