Udal Liburutegiko Zerbitzua luzatzea erabaki du Muskizko Udalak. Urtero adin tarte guztietako herritar ugari bertaratzen dira liburutegira, eta aurrera ateratzen diren hamaika jarduerei esker, urterik urte handituz joan da erabiltzaile kopurua eta gaur egun udalerriko puntako zerbitzuetako bat da.
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:45era, dago irekita Muskizko Udal Liburutegia. Gune multifuntzionala da eta adin tarte guztietako herritarrentzako mota askotako jarduerak antolatzen dira bertan. Tipologia anitzeko erabiltzeentzako prestakuntza, informazioa eta aisialdia eskaintzea da Udal Liburutegiaren filosofia. Hori horrela izanik, ongi bereizitako gune desberdinetan dago banatuta.
Muskizko Udal Liburutegia aitzindaria da, eta irakurle txartela eskatuta, material zein formatu desberdinetako dokumentuak denbora jakin batez guztiz dohainik eramateko aukera eskaintzen du. Kontsultatu nahi den dokumentu hori eskaera egiterakoan eskuragarri ez badago, erreserbatu egin daiteke. Horretaz gain, liburu edo dokumentu hori Muskizko liburutegian ez badago, bertako langileak beste liburutegi batzuekin harremanetan jarri eta erabili nahi den liburu edo dokumentu hori lortzen laguntzen diete erabiltzaileei.
Ordenagailu gela
Muskizko Udal Liburutegian interneterako sarbidea eta ordenagailuak ere badaude. 18 urtetik gorakoa izatea da liburutegiko ordenagailuak erabiltzeko baldintza bakarra; sinatutako baimena aurkeztea, 12 urtetik 18 urtera artekoen kasuan; eta 12 urtetik beherakoek heldu batekin egon behar dute uneoro. Ordenagailuak erabiltzeko tartea unean unean zehazten da, betiere egoeraren arabera. Doako wifia ere badago eta nahi dutenek euren gailuak ekarri eta erabil ditzakete. Ordenagailuetako zerbitzuaz gain, mailegu digitala ere eskaintzen du liburutegiak, interneten bidez eduki digitalak eskaintzen dituena, streaming bidez, ordenagailuan edo gailu eramangarrietan.
![]() |
Muskizko Udal liburutegia. Argazkia: muskiz.org |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.