Udalerriko memoria historikoa eta emakumeen papera balioztatzeko helburuz, Muskizko Udalak “Muskizko Emakumeen Historiak” izeneko egitasmoa jarri du abian. Argazkien bidez, emakumeentzat esanahi berezia duten leku edo bazterrak berreskuratzea da proiektu honen xedea. Muskizko pertsona guztiek eta udalerriko hezkuntza zentroetako 12 urtetik gorako ikasle guztiek har dezakete parte ekimen honetan. Argazkiak aurkezteko epea martxoaren 25ean amaituko da.
Aurkeztutako argazkiek adiera berezia duten udalerriko paisaiak erakutsi beharko dituzte eta leku horren esanahia adierazten duen esaldi edo testua eraman beharko dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 2 argazki aurkeztu ditzake, JPG formatuan, zuri beltzean edo koloretan, nahi den moduan. Posta elektronikoz bidali beharko dira berdintasuna@muskiz.com helbidera, egilearen datu pertsonalekin batera (izena, abizenak, adina, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa; argazkiek eta izenburuek izen berdina eduki beharko dute.
Aurkezten diren lan guztiak ikusgai izango dira Muskizko Udal Liburutegian antolatuko den erakusketan. Aurkezten diren argazkien arabera, Berdintasun Sailak zein Kultura Sailak herri bozketa egingo dute eta boto gehien jasotzen dituzten argazkiak sarituko dira. Muskizko Udalak saritutako argazkiak erabili ahal izango ditu, irabazi asmorik gabeko jardueretarako, besteak beste, triptikoetan, karteletako, egutegietan sare sozialetan eta webguneko argitalpenetan.
Emakumearen Nazioarteko Eguna
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, martxoaren 8an hainbat jarduera egingo ditu Muskizko Udaleko Berdintasun Sailak. Martxoaren 2an “Bizkaiko Emakume Idazleak” hitzaldia eskainiko da Liburutegian, Josune Muñoz euskal filologoa eta literatur kritikoaren eskutik. Bertan, Muskizko emakumeek literaturari egindako ekarpena bistaratuko da. Martxoaren 9an, Meatzari Plazan, perkusio afrikarra eta tailer interaktiboa izango da.
Oinarriak, hemen.
![]() |
Emakume muskiztarrak arropa garbitzen. Argazkia: muskiz.org |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.