La Rigadako Kultura Etxea eraberrituko du Muskizko Udalak. La Rigadako erakin honetako hainbat zatitan mantentze lanak egingo dira, azken urte hauetako kalteak konpontzeko. Orotara, 50.000 eurokoa da eraberritze lanetarako aurrekontu osoa.
Bitrans izeneko udalerriko enpresak garatuko ditu eraberritze lan hauek: beheko solairuko sei leiho zabalen aldaketa, ate nagusia eta biltegiko atea aldatzea, fatxada margotzea eta eraikinaren barruan hainbat konponketa egitea.
Egingo diren lan hauek apirilean hasiko dira eta udarako amaituak egotea espero da, herritarrek abuztuaren erdialdean ospatzen diren La Rigadako jaietan erabili ahal izateko.
![]() |
La Rigadako Kultura Etxea. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.