Manu Izaguirrek, Urbietako ontzi-hondarraren indusketa arkeologikoaren zuzendarikide eta zaharberrikuntza proiektuaren koordinatzaile, hitzaldia eskainiko du datorren larunbat honetan, otsailak 17, goizeko 11:00etan, El Pobaleko Burdinolan.
Ontzi-hondar honek egin zuen azken bidaian burdin mea Gernika inguruko burdinolentzat zeraman. Seguruenik, antzinako San Martingo portu muskiztarretik -Muñatones Gazteluko Salazartarrek kontrolatzen zuten horretatik- abiatuko zen Somorrostroko meatokietatik ateratako burdingaia garraiatuz.
Itsasontzia 1998. urtean aurkitu zen, lur eta lokatza azpitik lau metrotara, Oka ibaiaren bideratze lanetan ari zirelarik. Berreskuratze arduratsu baten ondoren, gaur egun Bilboko Arkeologi Museoan erakusten da.
Ontzi honi buruz hitzegiteko Manu Izaguirre hurbilduko da El Pobaleko Burdinolara, “lehen mailako aurkikuntza da, Kantauri kostaldean momenturaino topatu den itsasontzi bakarra, bere garaia eta mota kontuan izanda” dio.
Hitzaldira joateko erreserba egitea gomendatzen da, 629 27 15 16 telefonoan edota info@elpobal.com helbide elektronikoaren bidez.
Azpimarratu beharra dago, parte-hartzaile bakoitzari Bilboko Arkeologi Museoa bisitatzeko gonbidapena oparituko zaiola, bildumako pieza nabarmen hau gertutik miretsi ahal izateko. Horrez gainera, hitzaldiaren ondoren, 12:00etan, burdin-erakustaldia izango da.
![]() |
Hitzaldiaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.