miércoles, 28 de febrero de 2018

“Emakumeak maite zituen herria” ipuin saioa, Las Carrerasen


Martxoaren 8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, egun bat lehenago, hau da, datorren asteazkenean, martxoak 7, arratsaldeko 18:00etan, helduentzako “Emakumeak maite zituen herria”  ipuin saioa izango Da Las Carreraseko liburutegian.

“Emakumeak maite zituen herria”  ipuin saioko istorioek emakumea baloratua, errespetatua, maitatua, mirestua eta beneratua aurkezten dute. Honen helburua emakumeok geure burua gehiago maitatzen ikastea da, guztion artean emakumeak maite dituen herria eraikitzeko xedez.

Parte hartu nahi duenak martxoaren 6ra arte dauka izena emateko herriko liburutegietan.

“Emakumeak maite zituen herria”  ipuin saioa, Las Carrerasen
Ipuin saioaren kartela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes